ADINGABE BATEK IRAKASLE BAT HIL ZUEN BARTZELONAN APIRILAREN 20AN
13 urteko
gazte batek irakasle bat hil eta lau lagun zauritu ditu Bartzelonako institutu
batean, etxean egindako balezta batekin eta laban batekin eraso egin eta gero.
Gertakaria
09:00etan gertatu da Joan Fuster La Sagrera
auzoan dagoen institutuan. Larrialdi Zerbitzuak berehala gerturatu dira.
Eskuadrako
Mossoek institututik gertu dagoen plaza batean identifikatu zuten (14 urte
beherakoa denez, ezin dute atxilotu) eta institutu barruan zaintzapean zuten.
Fiskaltzak
eta epaileak izango dute azken hitza. Aurrez, aditu talde batek mutikoaren
egoera aztertuko du, adingabea eta haren familia elkarrizketatu ostean.
Gaztea psikiatria ospitale batera eraman zuten bere osasun egoera aztertzeko. Bestalde, Irene
Rigau Hezkuntza kontseilariak esan du 13 urteko mutikoak nahastuta zuela burua,
eta ziurrenik agerraldi psikotiko bat izan dela.
Irakasle bat zauritu du aurrena
DBHko 2. mailako ikaslea berandu heldu zen ikasgelara. Atera
deitu zuen, eta Gaztelerako irakasleak atea zabaldu zionean, etxean egindako
baleztarekin tiro egin zion adingabeak. Ondoren, beste irakasle baten alaba zen
ikasle bati eraso zion.
Oihuak entzutean, ondoko gelako irakasle bat gerturatu zen
eta honi zeraman labanarekin eraso zion gazteak. Bigarren irakasle honek zauria
zuen bularraldean eta handik gutxira hil zen. Adingabea beste ikasgela batera
sartu zen eta beste ikasle bati eraso zion labanarekin.
Laugarren lagun bat ere zauritu zuen adingabeak, guardian
zegoen irakasle bat. Azken hau institutura gerturatu ziren medikuek artatu
zuten, eta han bertan eman zioten senda-agiria. Zauritutako beste hiru lagunak
Sant Pau ospitalera eraman zituzten. Hirurek zauri arinak dituzte eta egonkor
daude.
Ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez, irakasleak zauria du
aurpegian eta haren alabak, hankan. Labanaz zauritutako beste mutikoa, 14
urtekoa, egonkor dago.
Bartzelonako Udalak Larrialdien Urgentziazko Zentroa zabaldu
du laguntza beharko luketen ikasleen senitartekoak edo ikasleak hartzeko.
Larrialdi Zerbitzuek antsietateak jota zeuden hainbat ikasle hartu behar izan
dituzte institutuan bertan.
Irakasle guztiak hilko zituela esan omen zuen.
Ustezko erasotzailearen ikaskide batzuek esan dutenez,
adingabeak "irakasle guztiak" hilko zituela eta gero bere buruaz
beste egingo zuela adierazi zien. Beste ikasle batzuen arabera, mutilak esan
zien "aspalditik" zuela dena pentsatuta eta akabatuko zituen lagunen
zerrenda, baina informazio hori gezurtatu egin dute ikerketako iturriek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina