Páginas

2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

MUNGIKO HERRIA

ADINGABE BATEK IRAKASLE BAT HIL ZUEN BARTZELONAN APIRILAREN 20AN


ADINGABE BATEK IRAKASLE BAT HIL ZUEN BARTZELONAN APIRILAREN 20AN

13 urteko gazte batek irakasle bat hil eta lau lagun zauritu ditu Bartzelonako institutu batean, etxean egindako balezta batekin eta laban batekin eraso egin eta gero.

Gertakaria 09:00etan gertatu  da Joan Fuster La Sagrera auzoan dagoen institutuan. Larrialdi Zerbitzuak berehala gerturatu dira.

Eskuadrako Mossoek institututik gertu dagoen plaza batean identifikatu zuten (14 urte beherakoa denez, ezin dute atxilotu) eta institutu barruan  zaintzapean zuten.

Fiskaltzak eta epaileak izango dute azken hitza. Aurrez, aditu talde batek mutikoaren egoera aztertuko du, adingabea eta haren familia elkarrizketatu ostean.

Gaztea psikiatria ospitale batera eraman zuten  bere osasun egoera aztertzeko. Bestalde, Irene Rigau Hezkuntza kontseilariak esan du 13 urteko mutikoak nahastuta zuela burua, eta ziurrenik agerraldi psikotiko bat izan dela.


Irakasle bat zauritu du aurrena

DBHko 2. mailako ikaslea berandu heldu zen ikasgelara. Atera deitu zuen, eta Gaztelerako irakasleak atea zabaldu zionean, etxean egindako baleztarekin tiro egin zion adingabeak. Ondoren, beste irakasle baten alaba zen ikasle bati eraso zion.

Oihuak entzutean, ondoko gelako irakasle bat gerturatu zen eta honi zeraman labanarekin eraso zion gazteak. Bigarren irakasle honek zauria zuen bularraldean eta handik gutxira hil zen. Adingabea beste ikasgela batera sartu zen eta beste ikasle bati eraso zion labanarekin.

Mutikoak molotov koktel bat ere atera zuen motxilatik, eta eztandarazi egingo zuela mehatxu egin zuen.

Hildakoak bi aste zeramatzan Historiako irakasle, beste baten ordezkapena egiten.
Laugarren lagun bat ere zauritu zuen adingabeak, guardian zegoen irakasle bat. Azken hau institutura gerturatu ziren medikuek artatu zuten, eta han bertan eman zioten senda-agiria. Zauritutako beste hiru lagunak Sant Pau ospitalera eraman zituzten. Hirurek zauri arinak dituzte eta egonkor daude.

Ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez, irakasleak zauria du aurpegian eta haren alabak, hankan. Labanaz zauritutako beste mutikoa, 14 urtekoa, egonkor dago.

Bartzelonako Udalak Larrialdien Urgentziazko Zentroa zabaldu du laguntza beharko luketen ikasleen senitartekoak edo ikasleak hartzeko. Larrialdi Zerbitzuek antsietateak jota zeuden hainbat ikasle hartu behar izan dituzte institutuan bertan.

Irakasle guztiak hilko zituela esan omen zuen.

Ustezko erasotzailearen ikaskide batzuek esan dutenez, adingabeak "irakasle guztiak" hilko zituela eta gero bere buruaz beste egingo zuela adierazi zien. Beste ikasle batzuen arabera, mutilak esan zien "aspalditik" zuela dena pentsatuta eta akabatuko zituen lagunen zerrenda, baina informazio hori gezurtatu egin dute ikerketako iturriek.

Xavier Trias Bartzelonako alkatea, Irene Rigau Hezkuntza kontseilaria eta hainbat zinegotzi institutura joan ziren, gertakariak bertatik bertara jarraitzeko.



Mujer tragada por el suelo

THE BASQUE COUNTRY