Páginas

2015(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

NEIL AMSTRONG-EN BIOGRAFIA



NEIL AMSTRONG
Neil Alden Armstrong NASAko astronauta izan zen.1930eko abuztuaren 5an jaio zen Wapakonetan eta 2012ko abuztuaren 25an hil zen Cincinnatin. Apollo 11 izeneko misio ospetsuan Ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra izaan zen.

BIOGRAFIA
Hamabost urte zituelarik, Armstrong Wapakoneta hiriaren iparraldeko aireportu batean hegan egiteko ikastaro bat egiten hasi zen, diru pixka bat irabazteko eta eskolak ordaintzeko.Hamasei urterako, gidatzeko azterketa gainditu baino lehen, pilotu-ikasle baimena zuen, eta lizentzia 1947an jaso zuen.
Itsas Armadan behar adinako esperientzia bildutakoan, 1952an Armstrong Nazio Aholku Batzordean (NACA) sartu zen. Bere lehen eginkizuna Lewis Ikerkuntza Zentroan burutu zuen.
1950ko hamarkadaren erdialdean, Armstrong NASAren Kaliforniako Lawards Hegaldi Zentrora abiatu, eta bertan abiada handiko aireontzi askotan ikerketa-pilotu aritu zen.
Armstrongek 1962ean lortu zuen astronauta izateko bere plaza,eta NASA egon zen bederatzi aureratutakoetatik 2.postuan. Texasera joan zen Espazio- hegaldietarako entrenamenduak egitera. Hoor, lau urte eman zituen entrenamendu gogorretan.  
1966ko martxoaren 16an beren lehenengo espazio-misioan Gemini VIII.ean hegan egin zuen, Davis Scottekin. Misio honetan, Armstrongek Gemini VIII.a gidatu zuen.Agenas espaziontziarekin aurkitu zen, eta larrialdia gertatu zitzaien: Amstronek Gemini banandu eta bere ontziaren kontrola galdu zuen. Ontziaren atzeko koheteak erabili zituen larrialdi lurreratze bat eginez Ozeano Barean.
1971.urtean NASA-tik kanpo geratu zen, Cincinnatiko irakasle izateko.

ILARGIRAKO BIDAIA
1969ko uztailaren 16an, Armstrongek, Michael Collinsek eta E. “Buzz” Aldrinek Ilargiko bidaia hasi zuten. Collins komando-moduluko pilotua izan zen. Aldrin sistemetan aditua izan zen, eta Ilargian oinez ibili zen bigarren pertsona. Armstrongek ilargi-modulua pilotatu zuen, eta Ilargia zapaldu zuen lehengo gizakia izan zen.
Lurrera itzuli bezain laster hiru astronautek omenaldi bat jaso zuten New Yorkeko kaleetan.

 

Egileak: Haizea Gil, Oier Barandika, Lander Soriano eta Aitor Asenjo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina